BESTELAKOAK

“Karin Karan”, Jokin Oregiren narrazioen irakurketa

Gaur, martxoak 20, eta Bilboko Cafe Bilbao tabernak aurkeztua, Jokin Oregik Karin Karan (face to face) izenburuko irakurketa egingo du Plaza Berrian, 19:30ean. Irakurketa Oregik berak idatziriko testu txikietan ardazten da.

Testuok sare sozialetan dute jatorria. Izan ere, dramaturgo eta aktorea istorio txikiak idazten hasi zen Facebooken. Egunero bat txertatzen zuen sare sozialeko horman. Hala, 500 zale bildu zituen arte. Orduan, otu zitzaion testu onenen aukeraketa bat egitea, eta irakurketa publiko bat prestatzea.

Hortik abiatuta, Oregik asmo handirik gabeko ikuskizun txikia ondu du Mikel Markez eta Ane Pikaza aktoreekin batera. Izan ere, hirurak Tartean Teatroa konpainiako kideak dira. Hiruren arteko konplizitatea baliatuta, istorio txiki eta harrigarriak kontatzen dituzte.

Irakurketan hitzak du protagonismoa: “Gure bizitzaren inguruko bidaia hausnartzailea egiten duten irudimenez beteriko testu txikiak”. Gehienak, euskaraz, baten bat gaztelaniaz. Finean, Oregiren testuek isurtzen duten sorpresarako gaitasuna ikusteko aukera paregabea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button