
Maiatzaren 29tik eta ekainaren 13ra bitartean sei kontzertu antolatu dira Arabako Organo Jaialdiaren XXXIX. edizioaren barruan. Horietarik hiru Gasteizen izango dira eta beste hirurak Ibarran, Eskuernagan eta Guardian.
Ekimenean egungo organistarik onenetako batzuek parte hartuko dute, bakarka edo lagunduta: David Briggs, New Yorkeko katedraleko artista egoiliarra, organoaren enbaxadore nekaezina eta munduko inprobisatzaile onenetako bat; Pilar Cabrera; Asís Márquez; Loreto Aramendi; Daniel Oyarzabal, eta Ángel Montero.
Musika ederra zabaltzearekin batera, jaialdiak Arabako arte ondarearen aberastasuna ezagutarazi nahi du. Edizio honetan urtebetetze oso berezia ospatuko da: Done Petriko organoak 100 urte bete ditu.
Daniel Oyarzabal gasteiztarrak maiatzaren 29an, osteguna, irekiko du jaialdia, Madrid Estudio Coral taldeko ahots zoragarriekin batera. Kontzertuetarako, pantaila bat izango da elizetan, bertaratzen diren pertsonek organistak ikusteko aukera izan dezaten.
Jaialdiari buruzko informazio guztia hemen kontsultatu ahal da.



