
Datorren larunbatean, Bertso Eguna ospatuko da Donostian. Aurtengoa, berrogeita seigarren edizioa izango da.
Egun horretan, egitarau potoloa izango da goizez eta arratsaldez. Eguerdian kaleetatik entzungo dira bertsoak (Bretxan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean), eta bertatik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus ibiliko dira.
Eta arratsaldean, 12 bertsolarik hartuko dute parte Donostiako Kursaaleko saioan: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
Afarian ere ez da faltako bertsorik, eta bertan, Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Xebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia arituko dira. Ondoren Bat-batean ikuskizuna eskainiko du Oskar Estangak.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak Kutxaren eta EITBren laguntza izan dute antolaketa lanetan. Hedabide laguntzaileez gain (Argia, Berria, Deia, Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Xorroxin Irratia, Euskadi Irratia), Bera Bera eta Iparra Hegoa elkarteekin, Iztueta nahiz Petritegi etxeekin aritu dira elkarlanean.