ESZENA

Asteburu honetan bi dantza ikuskizun izango dira La Fundicion aretoan

Olatz de Andres bilbotarraren ideia da dA cAPO lana. Berak zuzendu, interpretatu eta zuzentzen du ikuskizuna. René Magritte artista belgikarraren obran eta hark ikusgaiaz eta ikusezinaz duen ikuskeran dago inspiraturik. Harengandik hartzen ditu analogia, paradoxa eta kontraesana bezalako elementuak, itxurazkoa eta lehen ikusian ikusgai denaren errealitatea auzitan jartzeko.

Dantza lana espazio ikusgai eta begi-bistako batean eta ikusgai ez den beste batean zehar paseatzen da, joan-etorriko ibilbidean, erlazio ez derrigor arrazionalak, baizik eremu oniriko eta surrealistatik hurbilago daudenak sortuz. Artisau erara itzultzen du ikusizko antzerkiaren baliabide zaharra, non beltza beltzean desagertzen den eta zuria… Obraren antzezpenaren eta manipulazioaren artean garatzen da ekintza.

Madrileko Projects in Movement-en Carlos & Me lana berriz, Sharon Fridmanek zuzendu du. Fridman berak, gainera, dantzatzen du Carlos Hernandezekin batera. Artifizialetik eta sinbolikoarekin flirteatuz, zerbait funtsezkoagorantz eta xumeagorantz dagi bidea. Itxura andrea mozorroturik eta urrun legez aurkezten da, absentzien eta hustuketen jolas baten bidez bere burua hedatzea eskatuz, nolabaiteko isiltasun motaren batera iristeko.

La Fundición-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button