MUSIKA

“VillaSoundBilbao” musika-jaialdian parte hartuko dutenak jakinarazi dituzte

Bilboko Udalak antolatutako VillaSoundBilbao musika-jaialdiko epaimahaiak 12 talde eta bakarlari aukeratu ditu parte hartzeko. Jaialdiaren helburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea da. Izena eman duten 106 talde eta bakarlarietatik, epaimahaiak Bizkaiko 8 talde, Gipuzkoako 3 eta Nafarroako 1 aukeratu ditu.

Hauek dira aukeratu dituzten talde eta bakarlariak: Suave (Bizkaia), NUN (Bizkaia), Nize (Bizkaia), Martin de Marte (Gipuzkoa), Monday Potions (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Full Cab (Bizkaia), Blanquita Carraquela (Gipuzkoa), Olaia (Bizkaia), A1 Goldie (Nafarroa), Mona Rora (Bizkaia) eta Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa). Abestietan erabilitako hizkuntzetan, ingelesa da nagusi (% 75), gero gaztelania (% 58) eta azkenik euskara (% 50).

2021eko apirilean, Bilborocken 4 kontzertu egingo dira, eta kontzertu bakoitzean haietako hiruk joko dute, talde gonbidatu batekin. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte.
Geroago, sei talde edo bakarlari VSB Mentoring prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukeratuko dituzte. Laguntza-programa hori 2021eko maiatzetik urrira bitartean garatuko da, eta tresnak eta aholkularitza espezializatua emango zaizkie.
Maiatzean hainbat kontzertu programatuko dira uriko hainbat gunetan, eta programa osoa VSB Tourrarekin amaituko da, 2021ean, eta bertan, parte hartuko duten sei taldeetako bat Estatuko hiri batzuetan jotzeko aukeratuko dute bere proiekzioa bultzatzeko.
Gainera, jaialdiaren barruan VSB TALK jardunaldi ireki eta doakoa egingo da, martxoaren 17an, Bilborock-en. Bertan, profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte.

Informazio guztia VillaSoundBilbao web-orrian dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button