MUSIKA

Villasound lehiaketak prestakuntza-faserako bandak hautatu ditu

Villasound lehiaketak prestakuntza-fasean arituko diren bandak hautatu ditu: Julen (Gipuzkoa), Ithaka (Gipuzkoa), Nko (Bizkaia), Lova Lois (Bizkaia), Sofia V (Bizkaia) eta Marban (Bizkaia). Hautatutako 6 bandak osatzen dituzten 19 pertsonetatik, 5 emakumezkoak dira, eta, 14, gizonezkoak. Errepertorioan erabiltzen dituzten hizkuntzei dagokienez, gaztelania da nagusi, eta euskara da bigarren. Kideen batez besteko adina 23,6 urtekoa da.

Horiek VSB Mentoring programaren prestakuntzaz jabetuko dira, izan ere, talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatzeaz gain, tresnak eta aholkularitza espezializatua eman nahi zaizkie, euren jarduera profesionalizatu dezaten.
Aurtengo irailera arte, “hautatuek formazio espezializatua jasoko dute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz edo sustapenaz, besteak beste. Prestakuntza profesionalek emango diete, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.”

Prestakuntzaren ondoren, parte hartu duten sei taldeetako bat VSB TOUR hurrengo faserako hautatuko dute, eta hor, hainbat kontzertu antolatuko dira. Azken fase horren xedea da “banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea, eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo ere zabaltzea.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button