BESTELAKOAK

Gaztezulo Bideo Lehiaketaren festa

Zazpigarren urtez, Gaztezulo Bideo Lehiaketa antolatu da, eta gaur sari banaketa egingo da Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur plazan, 17:00etatik aurrera. Jai erraldoian sari banaketa, jana, edana, Bi Zaldi taldearen kontzertua eta festa egongo da.

Aitor Abaroa zinema kritikaria, Maialen Goñi zinea.eus ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea izan dira aurtengo epaimahaikideak.
Haiek erabaki dute zeinek jasoko dituen honako sariak: lehen saria 1.200 euro eta bigarren saria 300 euro. Beste aldetik, Publikoaren Saria Maitasunaren Indarra filmarentzat izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button