ARTEA

Valérie Mréjen artista frantsesa, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak Valérie Mréjen (Paris, 1969) artista frantsesaren ikus-entzunezko lanaren lagin bat aurkeztuko du ostiralera bitarte. Guztira, lau bideo izango dira,  Leur historie, L`année passéeVoilà c´est tout eta La peau de l`ours, eta lau horiek arratsaldero bisitatu ahalko den erakusketa osatuko dute.

Horretaz gainera, ostegunean, azaroak 19, artista frantziarrak sormen artistikoari buruzko egun osoko tailerra zuzenduko du, eta gero, 19:00etan, zinegilearen lanekin osatutako proiekzio berezia izango da: Hors saison (2008), Chamonix (2002), Capri (2008), ABCDEFG ( 2011) eta Exercice de fascination au milieu de la foule (2011).

Valérie Mréjenen esanetan, “eguneroko keinuak eta portaerak: errepikatu behar ditugun ekintzak, egin nahi ditugunak eta betiere, atzeratzen ditugunak… erritual eta ohitura horien inguruan egingo dugu lan, narratibak sortzen ahaleginduz, libreak, medioari dagokionez (argazkia, marrazkia, performancea…)”.

Programazio hori Frantzia Garaikideko Zinegileen zikloaren baitan ondu da.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button