MUSIKA

Olatz Salvador kantariak “Aho uhal” aurkeztuko du Donostian

Igande honetan, hilak 7, Bes-te-bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituaren barruan, Olatz Salvador kantaria arituko da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etan.

Olatz Salvador 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu izan zen.
Gero, Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lana agertu zen. Eta joan den urtean Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lana plazaratu zuen. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu.
Aro berriari hasiera emateko ilusio bereziz eta ondo inguratuta izango da, berarekin Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra) izango dira.

Gogoratu: igande honetan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etan, Olatz Salvador kantariaren emanaldia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button