MUSIKA

Uztailean Berumuga musika zikloa, Bergaran

Bergarako Udalak, Gaztelupeko hotsak elkartearekin, musika beltzaren munduko puntako taldeak ekarriko ditu Berumuga musika zikloan parte hartzeko.

Bihar, uztailak 5, izango da lehen kontzertua, bertako Espoloian, 22:00etan, The Wynntown Marshals talde eskoziarrari esker. “Taldea 2007. urtean sortu zen Edinburgon, eta powerpoparen gakoak dituen country rock-a egiten dute. 2010. urtean Europako soinu-banda amerikar onena izendatu zuten eta gaur egun ez du galdu sasoi hartako esentzia”.

Datorren astean, uztailaren 12an, bigarren kontzertua izango da, John Nemeth & The Blues Dreamers blues-bandarekin. “Memphiseko taldeak Amerikar electric Blues eta Soul doinuak menperatzen ditu eta erritmo bizi eta erakargarriak joko ditu”.

Hilaren 19an. Madrildik etorriko da The Rythm Shakers taldea.
Eta azkenik, uztailaren 26an. The Nothagirres taldeak emango dio amaiera aurtengo Berumuga zikloari. Urretxuko talde gipuzkoarra Iñigo Agirrebalzategik (ahotsa, gitarra), Aitor Godoyk (gitarra), Ana Agirrebalzategik (pianoa, Hammond, koruak), Julen Makazagak (bateria, koruak) eta Borja Aranburuk (baxua, koruak) osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button