ESZENA

Ustezko zama indibidualak

Apirilaren 13an, 19:00etan, eta Berrizko Kultur Etxean, Itzal(Iko) Bagina izeneko pieza ikusteko abagunea egongo da. Bertan, Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain aritzen dira (Lokatz Loreak Sormen Kolektiboa). Ikuskizuna joan den hilean aurkeztu zen Loraldia Terminala saioen barnean.

Bertsoaz hitz egingo da bertan, eta horrek beste gai batzuk ekarriko ditu: osasun mentala, botere posizioak, familia(k)… Finean, haien ustezko zama indibidualen atzean zer dagoen aurkitzera helduko da hirukotea. Nondik eta nola eraikitzen dira oholtzak? Zer bertan elkar aurkitzean? Hautsi liteke zerbait?
“Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…”

Obran lau sortzaile batu dira, hiru bertsolari eta kanpoko begirada artistiko bat. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Laurek esperimentazio lan bati ekin diote teatroa eta bertsolaritzaren eremuetan barna.
Emaitza labetik irten berria dastatzeko aukera izango du ikusleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button