
Power-pop zaleek ezinbesteko hitzorduak dituzte Bilbon (Crazy Horse taberna) eta Donostian (Dabadaba aretoa), hilak 28 eta 29 hurrenez hurren, izan ere, bi egun horietan, AEBetako Portland hiriko The Cry! talde gazteak joko du.
The Cry! osatzen duten musikari gazteek power-pop estiloaren ordezkari klasikoen ondarea erabat barneratuta dute: The Who, The Plimsouls, The Beat, Cheap Tricke do Redd Kross. Haien jarioan punk melodikoa, glam dotorea eta rock klasikoa uztartzen dira.
Iaz argitaratu zuten bigarren lana, Dangerous Game, power pop zaleen grabazio kutuna bihurtu da, eta hautsak harrotu ditu estilo horren jarraitzaileen artean.
Diskoak gordetzen dituen 10 pop-and-roll harribitxiak ikaragarriak dira. Aurretik, 2012an, estreinako lan homonimoa plazaratu zuten.



