MUSIKA

The Boys punk talde mitikoak Begaran joko du etzi

Londres hiriko The Boys punk talde mitikoa Bergarako Jam aretoan izango da etzi Cute Leppers (AEB) eta Golpe de Estado (Oñati) taldeekin. The Boys 1976, urtean eratu zen eta 70eko hamarkadako punk eztanda ingelesak eman duen talde interesgarrienetarikoa da, eta hainbat taldetan eragin du, besteak beste, La Polla Records-en.

The Boys eratu, eta bost urtez aritu zen disko bikainak argitaratzen eta kontzertu indartsuak eskaintzen. 1982an, baina, taldea desegin zen, eta 1999 berriro elkartu. Harrezkeroztik,  zuzenekoak eta diskoak tartekatu izan dituzte.

The Cute Lepers (San Frantzisko, AEB), berriz, The Briefs taldeko kideek abiaturiko egitasmo paraleloa da. 2007an eratuak, power popa eta punk rocka uztartzen ditu laukoteak. Zuzenekoetan bi koristen laguntza izaten dute.

Punk rock kutsuko emanaldi erakargarri hau, Golpe de Estado taldearen kontzertuarekin hasiko da. Oñatiarrak Euskal Herriko punk rock eszenako talde esanguratsuenetarikoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button