IKUS-ENTZUN

Zinema eta Emakumea erakustaldia

Iruñean egiten den “Zinema eta Emakumea Erakustaldia” asteburu honetan hasi eta ekainaren 14ra bitartean luzatuko da Golem zinema aretoetan. Helburua da emakume zinemagileen lana agertzea eta haien filmak jende guztiaren aurrean erakustea.
Ikusiko den lehen filma (20:00etan, Golem Baiona zinemenetan) Patricia Ferreiraren Los niños salvajes izango da; lan honek  Malagako Zinemaldia 2012ko Film Onenarentzako Urrezko Biznaga irabazi zuen.




Ekainaren 11n, astelehenean, sail ofiziala hasiko da. Guztira, lau film luze ikusi ahalko dira gai ezberdinak aztertuz. Aurreko urteetan bezalaxe, saio bakoitzean, gonbidatu batekin hitz egiteko aukera ere izango da.
Dokumentalei eskainitako saila, ekainaren 11n eta 12an izango da, eta Patricia Ferreirak eta Oliva Costak zuzendutako lanak pantailaratuko dira.
Ekainaren 13a, asteazkena, film laburren txanda izango da. Saio hauek Golem Yamaguchi zinema-tokietan gauzatuko dira 17:30ean eta 22:30ean, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button