MUSIKA

Urmuga Zegamaraino helduko da gaur

Gaur, uztailak 19, Urmuga ekimenaren barruan, Urbia-Otzaurte portura zeharkaldia egingo da, Arbelaitzetik Aitzkorrira gainik gain, tartean Aitxuri (1.551 m) eta Aketegi (1.549) zapalduz, eta kontzertua, Nerea eta Gorka Urbizu, Mattin Lerissa, Zegamako abesbatza, eta Et Incarnatus orkestraren eskutik egingo da.

Dakizuenez, Urmugak musika, natura eta gizakia lotuko ditu mendi ibilaldi musikatu baten bidez, uztailaren 13tik 31era bitartean. Hainbat egunez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika entzun ahalko da pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jartzeko. 19 egunetan ertz luzearen zeharkaldia egingo da oinez, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik, horixe bilatzen baitu Urmugak.

Jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko beste bost burutuko dituzte hainbat musikarik Urmuga mendi-ibilaldia jarraituz.

Larunbatean, Aramaioraino heldu zen espedizioa, eta bertan, Eñaut Zubizarreta, Julio Soto eta Aramaioko Abesbatza elkartu ziren. Igandean, uztailak 18, Alos Quartet aritu zen Urbian, eta Maider Zabalegi, Alex Sardui, Petti eta Ekiza, Oñatin bildu ziren.

Aipatutakoen ostean etorriko direnak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button