MUSIKA

Urmuga ekimenaren zazpigarren edizioa bidean da

Urmuga ekimenak bere zazpigarren edizioa egingo du aurten, eta Kanariar Irlak eta Euskal Herria batuko ditu “muga administratiboek eta fisikoek pertsona migratzaileentzat suposatzen duten oztopo gaindiezina ikusarazteko eta itsasoan nahiz muga horietan bizitza galtzen duten migranteen memoria aldarrikatzeko”.

Bidean da Urmuga, eta uztailaren 25era arte, Euskal Herriko zazpi lurraldeak kurritzen ibiliko da Euskal Herriko mendiak, musika eta kultura batuz.

Gaur, astelehenean, atseden eguna da, baina bihar, uztailak 21, Larrau- Otsagabia tartea egingo dute mendizaleek. Eta aste honetan, 24an, Artomaña eta Delika (Araba) herrietan, 19:30ean, Et Incarnatus Orkestra eta Mikel Urdangarinen kontzertua programatu da. Lehendabiziko Jaurlaritzaren sorreraren 90.urteurreneko oroitzapenean garaiko musikak presentzia nabarmena izango du. Egun berean, Euskal Herritik urrun, La Palmako Tazacorten kontzertua ere programatu da.

Azken egunean, 25ean, Urduñan Urmugaren amaiera izango da, eta Urduña hiriko erakunde eta kultur eragileekin elkarlanean musika ekitaldia antolatu da Andra Mari Santutegian. Et Incarnatus Orkestra, Urduñako txistulariak, Erauntsi dantza taldea, Lander Txato, Aitor Aspuru, Uxue Kerejeta, Maddi Madina eta Gorka Hermosa. Kepa Junkera ere bertan izango da ohorezko gonbidatu bezala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button