
Belar Soundsen 8. edizioa Gasteizeko Falerinako Lorategian egingo da irailera bitartean. Aurtengo egitarauan sei kontzertu programatu dira.
Eder Potolés abeslariak zabaldu zuen zikloa. Joan den larunbatean bigarren emanaldia ondu zen The Cherry Boppers & Patricia Reckless taldearen eskutik.
Hilaren 18an, bihar, Birkit banda arituko da. Birkite Alonsok bakarlari gisa hasitako proiektua da, eta Heriotzak (2024) bere azken lanean rock ilun eta sendoa proposatzen du. Lan erabat emozionala da eta heriotza eta dolua kontakizunaren ingurua dago eraikita.
Abuztuaren 22an, Diva & Jhana Beat taldeak egingo du kontzertu berezia. Zazpi egun beranduago, programak Tiki Phantoms taldearen surf-rock’n’roll instrumentalarekin jarraituko du.
Irailaren 5ean izango da azken kontzertua, eta horretan euskal kantari interesgarri baten emanaldia programatu da: Joseba B. Lenoir. Berak rock, blues eta psikodeliaren mugetan barrena nortasun handiko soinu originalak sortu ditu eta horiexek haizatuko ditu Belar Sounds jaialdiaren 8. edizioari amaiera emateko.
Belar Sound 2026 programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.



