MUSIKA

Bastidako Kultur Udako kontzertu handiak

Aste honetan abitutako da Bastida 2026 Kultur Udako kontzertu-zikloa. Lehen egunean, uztailaren 17an, euskal musikak eman duen talderik potenteenetako baten kontzertua programatu da: Zea Mays.
Laukoteak hamabost disko ditu eta ia hogeita hamar urte daramatzate elkarrekin. 1997an Bilbon sortu zenetik, laukotea Aiora Renteriak (ahotsa), Asier Basabek (bateria), Rubén Gonzálezek (baxua) eta Piti Iñaki Imazek (gitarra) osatzen dute.

Abuztuan programatu dituzte beste kontzertuak. Hala, La Oreja de Tik Tok abuztuaren 7an arituko da; Puru Relajo taldeak abuztuaren 11n emango du kontzertua; eta zikloari amaiera emateko talde mitiko baten emanaldia programatu da: Mocedades.

Lau estilo, lau gau ahaztezin eta agertoki bera: Bastida.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button