
XXX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 2. saioa jokatu da gaur goizean Leioako Betiko ikastolan, Uribe Kosta (Naroa Jaio, Maialen Lago, June Diaz, Peio Lago, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz) eta Hego Uribe (Iraia Lauzirika, Garazi Uriarte, Haizea Telleria, Unai Foruria, Maddi Askaiturrieta eta Maite Sarasola) taldeen artean. Uribe Kosta taldeak batu ditu puntu gehien, eta beraz, hurrengo faserako sailkapena lortu du.
Uribe Kosta taldeak beraz, azaroaren 21an Zornotzan jokatuko den lehenengo finalaurrekorako txartela lortu du, gaurko kanporaketa irabazita. Bertan, asteleheneko kanporaketa irabazi zuen Lea-Artibairekin jokatuko du saioa.
Gaurko saioko aurkezlea Peio Molinuevo izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Arkaitz Zipitriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Ander Elortegik jardun du.