BERTSOTAN

Uribe Kosta irabazle, Bertsolari Gazteen XXII. BBK sariketan

Atzo, Bilboko Kafe Antzokian, XXIII. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala jokatu zen, Uribe Kostako eta Lea-Artibaiko taldeen artean. Irabazlea Uribe Kosta eskualdeko taldea izan zen.

XXIII. Bertsolari Gazteen BBK sariketa hau martxoaren 10ean hasi zen Igorren, eta atzo amaitu zen Bilboko finalarekin.

Lehiaketan, hiru kanporaketa eta bi finalaurre izan dira, eta zazpi eskualdek parte hartu dute: Arratia-Txorierri, Biboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ipar-Uribe eta Lea-Artibai.

Atzoko irabazleaz aparte, irabazle gehiago ere egon da. Bizkaierarik onenaren saria Leire Amenabar Larrañagarentzat izan da. Eta aurtengo finalistarik gazteena Aritz Landeta Terceño izan da.

Sariak emanten Leire Aragón (BBKren Gizarte Ekintza), Maddi Ibaibarriaga ( Bizkaiko Bertsozale Elkartea) eta Juango Respaldiza (Bizkaiko Ikastolen Elkarteko trasmisio arduraduna) izan ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button