ESZENA

Claudia Dias-en dantza garaikideko ikastaroa

Claudia Dias (Lisboa, 1972) koreografo entzutetsuak DEK (Denbora Errealeko Konposizioa) printzipioetan ardaztutako dantza garaikideko ikastaroa emango du Bilbon, BAD jaialdiaren baitan.

Ikastaroak 250 eskola-ordu izango ditu, eta ordu horiek honela egituratuko dira: hastapen-tailerra eta hiru lan-fase. Fase horiek hiru tokitan egingo dira: apirilean eta maiatzean, Azalan; uztailean, Muelle 3n; eta, amaitzeko, urrian, La Fundición aretoan.

Gorago aipatutako DEK prozesua, honetan datza: “João Fiadeiro artista portugaldarrak sortu zuen dantza garaikidearen testuinguruan, eta arte performatiboetatik abiatuta topaketa-moduei buruzko ikerketa-metodo bat gauzatzea lortu zuen. DEK laborategi baten antzekoa da, eta horren barruan, ikuspuntu estetiko batetik abiatuta, gauzak egiteko beste modu batzuk froga daitezke, orainaz (orain kulturalaz, sozialaz eta politikoaz) pentsatzeko eta ekiteko aukera ematen dutenak”.

Bada, praktika horretan ez dago gidoirik; beraz, “etortzeko dagoenaren aurrean (gain)bizitzeko teknika bat dela esan liteke”.

Ikastaroarekin lotutako xehetasun guztiak: muelletres.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button