Nontzeberri

Txalupa Musika Antzokia zabalik Orion

Formato eraberritu baten barruan, musika onaren aldeko apustu bat egin nahi du ekimen honek, talde profesional zein ez-profesionalei Oriora gerturatzeko deialdia eginez.
Estilo desberdinetako musika ekarriko dute, gustu denak asetzeko asmoz, baina beti ere kriterio propio bat segituz. Honetarako Xpression Kultur Elkartearen laguntzarekin kontatzen dute.

Musikaz gain, monologoak eta antzerkiak ere eskainiko dituzte besteak beste, kulturaren arlo ezberdinei ongietorria eginez.
Bide berri hau hasteko, Bikustik eta UEK izango dira euren doinuak eskaintzen, esan bezala, martxoak 12ko ostiral honetan, 22:30etik aurrera.
Lehenengo taldean bi gitarra akustikoz osatzen da eta Arima Beltzan ibilitako Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaletak Janis Joplin, Creedence, Led Zeppelin eta antzekoen bertsioak eskainiko dituzte.
Eta bigarrengoan, Etsaiak eta Fjord-en ibilitako Keu Agirretxeak zuzentzen duen taldean, gitarra elektrikoetan oinarrituriko rock berritzailea eskainiko du, bateria eta baxuaz lagundurik.

Hurrengo zita martxoaren 26an izango da NapokaIria eta Gora Japon! taldeen zuzeneko emanaldiekin.

Txalupa Musika Antzokiak bidalita

Exit mobile version