MUSIKA

Murugarren, Inoreneroni, Liher eta Niña Coyote eta Chico Tornado, “Kooltur Ostegunak” programan

Gaur, Arrasateko Gaztetxean egin ohi den Kooltur Ostegunak zikloaren baitan, Txuma Murugarrenek lan berria aurkeztuko du, hain justu, bere zazpigarren diskoa: Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak). Diskoa plazaratu duen zigiluaren arabera, “Abesti berrietan kantaera eta ahots kraskatua, berea eta soilik berea duen tempo bereziko fraseoa, eta inoiz baino sendoago ageri den taldearen soinu trinkoa entzun ditzakegu. Eta emaitza, gutxien-gutxienik, erakargarria da”. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

Azaroaren 10ean, Inoreneronik ere disko berria aurkeztuko du. Haien hitzetan lan berria hala dator: “Azkarra du sarkura diskoak. Bizkor hasten da, bihurri. Erritmoa bizia, eta abiadurak ez du zertan izan auzia. Taldearen arrastoan ibili denak badaki hori. Eta hala ere, bizia”.

Hilaren 17an, Liher rock banda donostiarrak Hauts diskoa aurkeztuko du. Taldekideen artean, Naizroxa, Anai-arrebak edo Emon taldeetako musikariak daude. Promomusikaren arabera, Dan Auerbach, Jon Fruasciante edo Omar Rodriguez-Lopez gitarra-jotzaileen riffetatik edaten du taldeak. Hortaz, batzuetan gogor agertzen da taldea, rock klasikoan bustita, baina beste batzuetan, berriz, gozo, tarte akustiko, epiko eta espazialak zabalduz.

Azkenik, azaroaren 24an, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea arituko da; donostiarreko Eate izenburuko disko berria eramango dute Arrasatera, hamalau ukabilkadaz osatutako lan pisutsua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button