BERTSOTAN

Mexikon bertsotan eta Mexikoren besotan

Mintzolak antolatutako Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldietako bigarren saioa gaur izango da, 19:00etan, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Miren Artetxe eta Iñaki Murua izango dira hizlariak.

Mexikon abuztuan V. Jornada Iberoameriacana de niños y jóvenes poetas, troveros y versadores jardunaldiak egin ziren eta han gure bertsolariak  ere egon ziren. Aipatu bi bertsolariekin batera beste bi bertsozale izan ziren Mexikon: Blanca Lopez eta Esti Alberdi. Blancak eta Estik hamaika zeregin izan zituzten Mexikon, eta egun horietan pilatutako esperientziaren berri emango dute hitzaldietan.

Miren Artetxe izango da hitza hartzen lehena, Mexikon bertsotan deituriko hitzaldia emateko. Mirenek emango duen hitzaldiak hiru ardatz edukiko ditu: Lehenengoan Mexikora joan aurretik egiten zituzten gogoetak azalduko ditu; bigarrenean, bidaian izan zituzten gertakariek ekarritako gogoeten berri emango digu eta azkenekoan, itzuli ondoren, hausnartu ondoren izandako gogoetak kontatuko dizkigu.
Honen ondoren Iñaki Muruak hartuko du hitza: Mexikoren besotan izeneko hitzaldia emango du. Miren Artetxek kontatutakoa ahaztu gabe, gizaki bezala bidaia arimarentzako aberasgarri zenbateraino izan zaien azalduko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button