BESTELAKOAK

III. Book Trailer Lehiaketa, Getxon

Book Trailerrak liburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira.  Oso bide egokiak dira liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, izan ere filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira eta Internet-en bidez hedatzen dira. Orokorrean gazteen arten irakurzaletasuna sustatzeko helburuz egiten dira horrelako ekimenak.

Bada horixe egingo dute Getxon. Bertan, 12-18 urte bitarteko Euskal Herriko edozein gaztek parte har dezake, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.

Lanak apirilaren 14a baino lehen helarazi beharko dira bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidalita. Ondoren, maiatzaren 7an sari-banaketa egingo da eta bertan, euskara eta euskal kulturaren alorreko hiru kidek osatutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu.

Aurten bi kategoria egongo dira: A kategoria (16-18 urtera) eta B kategoria (12-15 urtera). Kategoria bakoitzeko Irabazleek tablet bana izango dute sari, bigarrenek eskola materiala erosteko 50 euro.

Oinarri guztiak, eta Book Trailerra egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean daude eskuragarri. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button