BERTSOTAN

Unai Mendiburuk irabazi du Mungiako bertso saioa

Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa irabazi zuen atzo igandean Unai Mendiburuk, Mungiako Olalde aretoan. Jendez gainezka zegoen aretoa, eta bertsolaritzak oraindik duen zaletasunaren isla da.

Ander Ucelay, Imanol Uria, Josune Aramendi, Maite Sarasola, Peru Vidal eta Unai Mendiburu bera ibili ziren areto beteari bertsoak botatzen, eta lan puntuagarri guztiak egin eta gero, Mendiburu gailendu zen 464 punturekin. Honek, Abadiñoko finalerdietara zuzenean sailkatzeko aukera eman dio, azaroaren 2an ospatuko direnak. Gainerako parte-hartzaileek puntuaketaren arabera izango dute hurrengo fasean abesteko aukera.

Jon Amezaga Fernandezek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile lanetan honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button