MUSIKA

Musika eta dantza Gernikako udako kontzertuetan

Uztailaren 1etik irailaren 29ra, Gernikako udako kontzertuetako programaren barruan, musika mota ezberdinak entzun ahal izango dira, bai eta dantzak eta teatroa ikusi ere.. Ekitaldi hauek Elai Alai aretoan, Lizeo antzokian, Mertzede komentuan, eta San Pedro eta Andra Mari elizetan burutuko dira.

Bihar bertan (uztailaren 1ean) abiaraziko den zikloaren barruan Rebeca Oliveira gitarra jotzaile portugaldarra arituko da, Elai Alai aretoan, 20:30ean. Uztailaren 7an, ordu berean, Ibai Etxebarriak bere lan berria aurkeztuko du Mallorcako Desiree Duran kantariarekin batera.

Uztailaren 25 eta 31n eta abuztuaren 12an, Urdaibaiko Organoen topaketaren XIV. edizioa egingo da. Bertan  Radoslaw Marzec, Renata Marzec, Luc Paganon, Javier Artigas eta Benantzi Bilbao musikariek kontzertuak eskainiko dituzte.

Abuztuaren 12an, Lizeo antzokian, dantzaren txanda izango da Ukraniar Kosakoen Ballet Estatalaren eskutik. Abuztuaren 29an, Alemaniako Lichterfeld Fundazioko taldeak kontzertua eskainiko du Lizeo Antzokian, 20:30ean. Jie Zhou arpa jotzailea, Stephan Dreizehnter flauta jotzailea eta Andreas Oberaigner klarinete jotzailea arituko dira.

Irailaren 22an, Seber Altube Koralak, Gaudeamus Koralak, Andra Mari Koralak eta Bilboko Abesbatza Elkarteak omenaldia egingo diote Gernika herriari, Andra Mari elizan, 20:00etan.

Programa amaitzeko, antzerkia izango da protagonista. Euskal Musikaren Benetako Istorioa lana egingo du Ez dok hiru! taldeak.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button