ESZENA

Antzez Artikulu eta Gidoientzako XXVI, "Narruzko Zezen" Sariak

Narruzko Zezen sarien XXVI. edizioa deitu dute Eibarren. Parte-hartzaileen adinaren arabera egin dira hiru sail, bai gidoientzat zein artikuluentzat. Idazlanak euskaraz edota gaztelaniaz idatziak izan daitezke, eta antzerkiarekin zer ikusia duten gaiez aritu beharko dira. Lanek titulua eramango dute, eta bukaeran egilearen izenordea eta adina adierazi beharko dira. Kartazal batean datu hauek daramatzan orri bat sartu beharko da: izena, bi deitura, adina, helbidea, telefonoa, ikasturtea eta ikastetxea.

Kartazalaren kanpoaldean egilearen adina eta idazlanean jarritako izenorde berbera idatzi beharko dira. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 28an amaituko da eta norberak eraman beharko du edo gutun ziurtatuaz bidaliko da Hezkuntza Esparrura.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button