BESTELAKOAK

Bizkaiko Foru Liburutegiko kultura egitaraua

Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo kultura egitaraua iragarri du. Literatura ardatz duen programazioa beterik dator eta lehenengo hitzordua otsailean izango da. Izan ere, hilabete horretan Julen Gabiria idazleak Euskara Irakurle Taldeak gidatuko ditu. Ekimen horren helburua nagusia euskal idazleen liburuak irakurtzea eta horren inguruan hitz egitea da.

Irakurketa Txoko horretatik hainbat idazle igaroko dira, tartean, Inaxio Mujika (Donostia, 1963), Willy Uribe (Bilbao, 1965) eta Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947). Martxoaren 22an, berriz, Juanra Madariaga poetak Eroriaren logika liburuaren errezitaldia egingo du, 19:00etan.

Maiatzaren 3, 10 eta 17an, zinea, musika, poesia eta futbola uztartuko dituzte Letrak eta futbola lelopean. Mahai-inguru eta hitzaldien zikloa Athletic Club Fundazioak eta Foru Liburutegiak antolatuta. Futbolariak eta idazleak futbola eta literaturaren inguruan arituko dira.

Irailean, berriz, Josune Muñoz Emakumeei eta literaturari buruzko tailerra: Literatura mestizajea Europan izeneko tailerra gidatuko du. Udane Goikoetxea kazetariak ikasturte berriko Euskara Irakurle Taldea zuzenduko du.

Azaroan, bestalde, Liburutekia, literatura eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button