Nontzeberri

Aurtengo FANT olagarroak jango du

Maiatzaren 5etik 12ra FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. jaialdia egingo da. Edizio  honetako protagonista ozeanoetako sakonetan bizi den munstro mitologikoa izango da: Kraken. Hori dela eta, aurtengo edizioa iragarriko duen kartela aurkeztu da. “Krakenak Bilboko Itsasadarreko ur garbietan aurkituko du bere etxe berria, eta bertatik irtengo da Pedro Arrupe igarobidearen ondoan, Abandoibarrako Pasealekuaren eta Unibertsitateen Etorbidearen artean”.

Olagarro erraldoiak itsasontziak eraso ditu beti eta bertako marinelak akabatu. Orain Bilboko gune berrienetako eta bisitatuenetako batean agertuko da laborria hedatuz, eta Itsasadarreko ekosistema lasaia eta berreskuratua mehatxatuz.

Lehiaketaren atalean, Sekzio Ofizialeko kategorietakoren batean parte hartu nahi duten filmak aurkezteko epea irekita egongo da martxoaren 15era arte. Gainera, apirilaren 7ra arte luzatu da trailer faltsuen lehiaketaren hirugarren ediziora lanak aurkezteko epea. Gainera, FANTen hurrengo edizioak Trailer Faltsuen Lehiaketa berreskuratuko du.

FANTek 3.000 euro banatuko ditu film laburrei zuzendutako bi sariekin, eta 2.000 euro jasoko ditu euskal film labur hoberenak. Sari horiei, film luzeei emango zaizkien ohorezko sariak gehituko zaizkie, eta FANTROBIA saria, eta Panorama Fantastikoa Sekzioko sariak ahaztu barik.

Informazio osoa, hemen.

Exit mobile version