MUSIKA

Nikkin beasaindarrak “Ihes” disko industriala argitaratu du

Igor Alustiza Garmendia beasaindarra dago Nikkin egitasmoaren atzean. Spurium, The Gu edo Zero taldeetan aritutako musikari gipuzkoarrak kutsu elektronikoa eta industriala haizatzen duen rock disko indartsua eta iluna plazaratu du, bere kabuz.

 Jazpana! Kultur Elkarteko Mikel Alvarez Sarriegiren aburuz, “Nikkin sortu eta bere bakardadean buruan zituen doinu eta kantuei forma ematen hasi zen eriondo izan zen denbora luzean. Etxean estudio txiki bat atondu eta lehen kantuak grabatzen hasi zen inoren laguntzarik gabe. Hasieratik bukaerara Igorrek sortu eta jotako kantu hauek lagunek entzun zituztenean aho bete hortz utzi zituen”.

Nikkinek, hain zuzen, 2014ko Jazpana jaialdian parte hartu zuen. “Bakarrik eskenatoki gainean eta loop zein programazioz osatutako ikuskizun ikaragarri batekin. Herriko musikari moduan gehitu zen kartelera baina bai zaleek, eta baita prentsa espezializatuak ere, bere kontzertua nabarmendu zuten ZA! handienarekin batera”.

Estreinako lan hau bere kasa idatzi eta grabatu du Igorrek, baina gero, Arkaitz Carrasco teknikariarekin orraztu ditu Sound Source estudioetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button