BESTELAKOAK

Udazkena ekimenez josita dator Oihaneder Euskararen Etxean

Oihaneder Euskararen Etxeak programa potoloa eta anitza dakar udazkenean: kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, jardunaldiak, ikuskizunak, filmak, deialdiak…
Ostegunean, irailaren 24ean hasiera emango zaio denboraldi berriari.

Abenduaren 20ra bitartean mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdin ugari euskal kulturara erakartzeko asmotan, denak eskuragarri, guztiak erakargarri. Hala makina bat kontzertu programatu dira Kokein, Haizea, Aitor Regueiro, Birkit eta Aguxtin Alkhat taldeekin. Ikuskizunak ez dira faltako: Panpin hautsien dantza (HATXE) eta Dylan dosia: Bob Dylan gogoan (Iker Diaz eta Adolfo García). Arraun the Basque´s World argazki-hizki lehiaketako lan irabazleak ere erakutsiko dituzte bertan. Makina bat film proiektatuko dituzte, tartean, Female Pleasure, Grace a Dieu, Laburbira 2020 eta Inmigrazioari buruzko film laburrak, bai eta dokumentalak ere (Izenik gabe 200×133, Erroa eta geroa eta Burbunak eta etsayak).
Jardunaldiak (Komunitateak ehunduz, beste bizi ereduak sortuz), aurkezpenak (Miñan, Amets Arzallus, Euskararen bidegurutzetik Kike Amonarriz;…), mintzodromak, deialdia eta abarrek osatuko dute euskara tai gabe bultzatzen duen entitatearen egitaraua.

Ostegunean, irailak 24ean, emango zaio hasiera denboraldiari Kokein talde eibartarrak egingo duen kontzertuarekin. “Normalean distortsioa eta soinu gogorra ezaugarri dituzten kantuen bertsio akustikoak egingo dituzte eta horretarako taldea osatzen duten bost kideetatik hiru soilik igoko dira taula gainera: Zaloa, Jatsu eta Iker. Baina elektrikoan bezala azala utziko dute beren kantak emateko orduan”.

Oihanederren webgunea izango duzue betiko informazioa, bai eta pandemia egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu