ESZENA

Udako solstizio berezia, Chillida Lekun

Eduardo Chillidaren 100. urteurrena ospatzen ari da toki askotan, baina bereziki, Chillida Lekun. Gaurko egunean, udaren lehen egun honetan, ere museo horretan, musika, dantza eta poesia uztartuko dira Chillidaren eskulturekin harreman berezia sortzeko, eta egun berezi honetan, udari ongi etorria emateko.

Horrexegatik, Chillida Lekuk kulturaren jai handi bat hartuko du bere magalean, eta aire zabalean izango da.
Espazio horretatik makina bat sortzaile pasatuko dira, musika, poemak, dantzak eta bestelako ekintza artistikoak haizatzeko helburuz.
Hala, Kukai dantza konpainia, Andrés Marín, Maite Larburu, Ttarla dantza taldea, Nuta espazioa, Dantza garaikideko taldea, Antzerki taldea, Hernaniko Institutua, Hernaniko bertso eskola, Ozenki abesbatza, Kantuz Abesbatza, Hernaniko Herri Musika Elkartea, Hernani Musika Eskola eta Hernaniko Musika Banda bertan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button