ARTEA

Erakusketa BilbaoArten, “Daukadan udazken hau, galdu nuena da”

Mireya Martin Larumbe (Iruñea,1980) artistak El otoño que tengo  es el que he perdido izeneko erakusketa jarri du BilbaoArte zentroan.

Esparru intimoan murgildu da nafarra diziplina anitzeko erakusketa ontzeko; halere, marrazkia da ildo nagusia. Artistaren hitzetan, “zenbait lengoaia artistiko harremanetan jarri ditut, neure burua aurkitzeko asmoz, bai eta nire burua aurkitzeko eta ezagutzeko ere, une eta testuinguru honetan”.

Obrak lineala ez den kontakizunaren antza hartzen du, eta emaitza ikus-entzunezko kontakizun irekia da, zeinak, animazio esperimentalaren forma hartzen duen, besteak beste.

Hala, artistak elkarrizketa irekia bilatu nahi du ikus-entzuleekin, bere kontakizun pertsonalaren bitartez; “alabaina, kontakizun hori ezkutatuta dago, iradokita edo fabulatua baino ez”.

Mireya Martin Larumbe Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn. Horretaz gainera, genero-aditua da UPNAn. Azken urteotan hainbat sari jaso ditu; tartean, 2009ko Artista Gazteen Iruñea saria, eta , egun, 2014an Parisko Colegio De España-n aurkeztuko duen erakusketan ari da lanean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button