ESZENA

“Café Bar Bilbao” Teatro Laburreko sariak jakinarazi dituzte

Fredi Paia bertsolaria eta Pedro Zabalza antzerki kritikaria izan dira azken edizioko Café Bar Bilbao Teatro Laburreko saridunak. Hala jakinarazi dute gaur goizean ehun urte beteak dituen Bilboko Plaza Berriko kafetegian egin den prentsaurrekoan.

Bederatzigarren deialdia egin da oraingoan, eta Fredi Paiaren Hartu ez nuen deia izeneko lana garailea izan da euskarazko modalitatean. Honek 1.400 euro poltsikoratuko ditu.
Ochomil izenburudun lanak eskuratu du saria gaztelaniazko sailean; azken hau Pedro Zabalza antzerki kritikariak idatzi du. 1.200 euro badagozkio honi.

 

 

Hartu ez nuen deia lanean, Fredik bere aita hil baino bi egun lehenago, honek egin zion eta berak hartu ez zuen deia gaitzat hartu du. “Arantza barruan geratu zitzaidan eta hala, bion arteko elkarrizketa modua da atera zaidana, izan ere, egun haietan Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak bazirela jakin nuen eta kasualitateetan sinesten ez badut ere, seinaletzat hartu nuen hura, eta idazten jarri nintzen”. Gertakari autobiografikoan oinarritu da bertsolariak da, eta hala, aitak semeari deituko dio betirako agurtzeko.

Fredi Paiak antzerki idazteari serioski ekin dion lehen aldia da hau, Gilkitxarro taldearekin, eta antzerkia eta bertsolaritza uztartzen diren hainbat ekimenetan aritu bada ere. Erregea eta Bufoia antzerki ikuskizunean ere parte hartu du inoiz.

Beste aldetik, Pedro Zabalza antzerki kritikariak Ochomil lana idatzi du, eta berak aipatu duenez, “altura horretan erreskate bat gertatzen da eta honek giza sentimenduei buruz idazteko beta eman dit”. Lazos familiares eta Virtual lanak estreinatu ditu eta hainbat sariketetan irabazle suertatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button