Bere goren aldian, duela 100 urte, Zirku Amerikarra entretenimenduaren industriako ikuskizun handiena izan zen. 1800 urte erditik 1900 urte erdia, zirku amerikar ibiltariak 14.000 ikusletik gorako audientzien aurrean jardun ziren. 1.600 langiletik gora kontratatu zituzten eta 20.000 milia egin zituzten trenez denboraldi berean. Ikuskizun horietan makina bat zirkuko pertsonaia klasikoen ikuskizunak eskaintzen zituzten, tartean, bala gizona, izar bilakatu nahi zuten emakumeak, gihartsuak, eta beste hainbat pertsonaia xelebre. Zirkuak itzala egin zien komedia, antzerki eta beste diziplinei.
The Circus erakusketak orduko giroa, talentua eta glamour-a erakusten ditu bere irudietan.
Liburuari dagokionez, 670 orrialde ditu eta 900 ilustrazio, 200 kartel eta 180 argazki biltzen dira. Egileen artean honako hauek aurki daitezke: Frederick Whitman Glasier, Edward Kelty, Cornell Capa edo David Snap Wyatt.
FNACek bidalita