MUSIKA

“Udagoieneko Ostera” musika zikloaren azken txanpa

Azaro osoan, Bizkaiako lau herritan egiten ari dira Udagoieneko Ostera musika zikloaren kontzertuak: Bilbo (Korrontzi+Kalakan), Zalla (Lin ton taun+Sua), Igorre (Niko Etxart eta Hapa Hapa+Kerobia) eta aste honetan, 26an, azkena izango da Berrizen (La Basu+JMartina).

Larunbateko kontzertua Euskal Herrian dagoen estilo urbanoren ordezkariekin egingo da. Urban Style deitura afro-amerikarrek 80eko hamarkadan egiten zuten musika izendatzeko asmatu zuten Iparramerikan. Underground mugimenduetatik sortutako musika mespretxatzeko etiketa gisa sortua, Soul, R&B, eta bereziki Hiphop-a biltzen zituen hasiera batean, baina gerora Regetoia, Trap-a edo musika elektronikoa ere bildu ziren.
Gaur egun, baditugu ordezkari onak: Hemendik At, Selektah Kolektiboa,  La Basu, Zetak, Dupla, Chill Mafia, JMartina, Merina Gris, Kai Nakai, Nikotina…

Bi taldek hartuko dute parte Berrizen antolatu den kontzertuan: La Basu eta J Martina. Lehena Elena Caballero musikaria da. 90eko hamarkadan barneratu zen hip-hoparen munduan eta 1999an emakumez osatutako lehen rap taldea sortu zuen. Bereak dira Remixex, Aire es vida, Ni naiz bihotz erregina, eta Gerr lanak.

J Martina taldea 2019an osatu zen Larrabetzun. Kattalin eta Ane Barcena ahizpek osatzen dute taldea Javi Jorajuriarekin batera. Jaio naiz baina lanak egundoko arrakasta izan du entzuleen artean. Doinu elektronikoekin landutako pop estiloko kantak egiten dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button