ESZENA

Abangoardiako ezena “BBK Off” jaialdian

Bilboko BBK Salak BBK Off Festival uztailaren 5etik 11ra bitartean izango da “proposamen artistiko ausart, apurtzaile eta erradikalenentzat”.

BBK Off jaialdiak ohiko zirkuituetatik urrun dauden ekoizpenak bildu nahi ditu, eta deialdian aurkezturiko 68 proposamen eszenikoetatik 14 aukeratu ditu epaimahai aditu batek.
Aukeraturiko piezek hainbat arte eszeniko uztartzen dituzte, eta musika, antzerki, dantza edo performancearen esparruetan murgiltzen dira.

Diogun moduan, gaur, uztailak 5, abiatuko da jaialdia Behibis konpainiarekin eta Espe Lopezek idatzi eta zuzendutako Trabajos de interior piezarekin. Biharko saioan Jon Ander Urrestik Tribiz, baserri galdue lana aurkeztuko du, gainbeheran dagoen ondareari buruz hausnartzen duen lana. Asteazkenean, Sally Rousek, Eider Suso bilbotarraren alter egoak, Efektos sekundarios aurkeztuko du. Soinuzko eta ikusizko bidaia da, bizitzako une eta bizipen desberdinak zeharkatzen dituena.
Ostegunean, saio hirukoitza antolatu da pieza laburrekin, honakoak: Kabia konpainia bilbotarraren Hegoak/Alas lana; Olaia & Guilles dantza-bikotearen Dos pies para dos;  eta hirugarren pieza Amsia izango da. Horien ostean, Bagara Kolektiboak i[n]tera[k]zio lanaren txanda izango da.
Ostiralean, hilak 9, Maite Aizpurua aktorearen Erresistentzia lana oholtzaratuko da, eta ondoren, Loida A. Gomezek bere Cerebro metafórico egingo du.

Larunbatean, hilak 10, jaialdiak bi emanaldi eskainiko ditu: goizean Tepsis konpainiak Despierta! Retablos de la vergüenza taularatuko du, eta arratsaldean, Zabalaren musika elektronikoaz gozatzeko unea izango da Martian Civilization piezarekin.

Azkenik, igandean, hilak 11, goizean, pieza labur berriak taularatuko dira: Amaia Bonok eta Damian Montesdeocak Cuando las cobras cosan sentido egingo dute; Alvar Cirardak Yo mismo aurkeztuko du; eta Alaitz Cabriadak Coño egingo du. Geroago, arratsaldean, Aspects lana egingo du Almudena Perezek, eta Proyecto 43-2 konpainiak I’m a survivor pieza dokumentala aurkeztuko du.

Guztira 14 ikuskizun berritzaile BBK Off jaialdian. Gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button