BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” hastear, Bilbon

Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen duen Udaberriko Bertso Saioak ekimeneko hitzordu guztiak larunbatetan izango dira (maiatzaren 14an, 21ean eta 28an, eta ekainaren 4an). Lehenengo bi saioak Santutxuko Karmelo plazan izango dira (maiatzaren 14an eta 21ean), eta azken biak (maiatzaren 28an eta ekainaren 3an) Deustuko San Pedro plazan.

Ekimenaren helburua “Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da.”

Bihar, maiatzaren 14an, larunbata, 13:00etan, eta Santutxuko Karmelo plazan lehen saioa izango da Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdiren presentziarekin.
Maiatzaren 21ean, Maialen Lujanbio, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Etxahun Lekue bilduko dira.
Maiatzaren 28an, Deustuko San Pedro plazan, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal juntatuko dira, eta azkenik, ekainaren 4an, toki berean, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button