BERTSOTAN

Baztan-Bidasoako XXV. Bertsopaper Lehiaketa

Bidasoako hogeita bortzgarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat.

“Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria”

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira: A maila (12 urte artekoak), B maila (12 urtetik 16 urte arteko gazteak), C maila (16 urtetik 18 urte arteko gazteak) eta D maila (18 urtetik gora). Saririk potoloenak 150 euro dakartza.

Bertsoak maiatzaren 25a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara: Berako Kultur etxea, Baztan-Bidasoako XXV. Bertsopaper Lehiaketa, Eztegara pasealekua 11, 31780 Bera.

Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 1ean banatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button