BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” amaitzear

Bilboko Udalak, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, Udaberriko Bertso Saioak antolatu du hil honetan. Santutxuko Karmelo plazan hiru bertso saio ondu dira maiatzaren 10,17 eta 24an. Bihar da (hilak 30) azken eguna, eta ohi den bezala, bertso-poteoa egingo da, 20:00etan hasita.

Aurtengo edizioan 14 bertsolari (7 emakume, 6 gizon eta genero ez-bitarreko bertsolari bat) aritu dira. Gazteak eta zaharrak nahastu dira saioetan, eta Aner Euzkitze, Aroa Arrizubieta eta Maite Sarasola gazteek, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi beteranoekin batera parte hartu dute.
Diogun moduan,  bihar da azken hitzordua, eta bertso-poteoa egingo da Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriagaren partaidetzarekin eta Iker Uribarrenek gidatuta.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button