BERTSOTAN

Xilabak badu txapelduna

Baionako Laugan  izan zen joan den asteburuan Xilabako finala, eta milaka zale bildu ziren han, norgehiagoka ederrarekin gozatzeko. Xilabak badu txapelduna: Sustrai Colina.

Duela bi urte egin bezala, Sustrai Colinak jantzi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketako txapela, Amets Arzallusekin buruz buruko ederrean aritu ondoren. Atzetik beste lagunak sartu ziren Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Aurtengo Xilabak Mattin Ahetzeko bertsolaria omendu  nahi zuen, eta haren semeak Panpili Trekuk makila eman eta jantzi zion txapela Colinari.

Beste aldetik, Odei Barrosorentzat izan da kantaera politena, doinutegi aberatsena eta edukia eta doinua hobekien lotzen dituen saria.

Xilaba 2016n parte hartutako bertsolariak ere gogoan izan zituzten: Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina eta Xumai Murua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button