ARTEA

Udaberrian “Expodistrito” programa Bilboko auzoetan

Expodistrito programa Bilboko Udalaren ekimena da, eta hiriko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berri eta ezagunen lana jendaurrean aurkeztu nahi du. Programa udaberrian garatuko da San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan.

Oraingo honetan parte hartzen duten artistak hauek dira: ANESVAD eta Eva Mena (margoa), Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da; Photobat elkarteak (argazkigintza) lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko; Maria Rosaria Uriarte El color en la naturaleza izeneko margoak bildu ditu; Angel Sanchezen diziplina argazkigintza da eta oraingo honetan Babel izeneko erakusketa abiatuko du. Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino; Blanca Calderon margolariari genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio, eta fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen duen emakumearen margozko kontakizunean; eta Manuel Pico Martinez margolariak Más allá de lo visible aurkeztuko du, koloreen eta formen liluramenduak harturik.

Salimos Reforzadas o Re-Forzadas erakusketa ere programatu da. Erakusketa honen xedea da gogoeta egitea Giza Eskubideen Egunaz eta jarraipena ematea egun horri, zeren eta, oraindik ere ez baita errespetatzen haien edukia, eta urratu ere egiten baitira larriki. Pandemiaren krisiak agerian jarri du pertsonen zainketarekin konpromiso sendo bat edukitzeko beharra, eta horrek erantzukizun sozial bat galdegiten du, konpromiso horiek betetzekoa.

Azkenik, Euskal Akaurelarien Elkarteak erakusketa kolektiboa aurkeztuko du teknika zoragarri hori gizartera hurbiltzeko.

Ordutegiak, tokiak eta abar zehazteko: www.bilbaokultura.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button