
Bizkaiko Foru Liburutegian Udaberri beltza izeneko hitzaldi-zikloa antolatu da Alex Oviedo idazlearen koordinazioarekin.
Hil osoan zehar hainbat hitzaldi programatu dira, eta lehena, bihar, maiatzak 6, izango da Estela Chocarro adituarekin. Mintzaldiaren titulua En ocasiones veo muertos. El germen de mi novela negra izango da.
Maiatzaren 13an, Unai Goikoetxeak Bilbao nos mata izeneko saioa egingo du.
Aingeru Epaltza euskal idazlea hurbilduko da Bilbora Nobela beltza gero eta kolore anitzagoko paisaian izeneko mintzaldia egiteko. Hitzordua maiatzaren 20n izango da.
Azkenik, Almudena Fernández Astolaza eta Javier Sagastiberri adituek Duelo negro entre narradores gaiua jorratuko dute maiatzaren 27an.
Informazio guztia hemen duzue.