LITERATURA

“Udaberri beltza” hitzaldi-zikloan nobela beltza aztergai

Hil honetan, nobela beltzaren inguruko hitzaldi-zikloa antolatu da Bilboko Foru Liburutegian, Udaberri beltza izenburupean. Hainbat egunetan, arlo horrelako zenbait adituk literatura beltzaren gakoak  azaldu, eta  horren inguruko aleak jorratuko dituzte.

Gaur berton, maiatzak 8, abiatuko da ekimena Jon Arretxe idazlearen presentziarekin. Toureren Bilbo beltza izeneko hitzaldia egingo du euskaraz. Joan den urtearen hondarretan Ez erran deus izeneko eleberria plazaratu zuen Arretxek, Toure detektibearen beste entrega bat. Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean. Eleberri honen protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen du Arretxek eleberri beltz honetan, testu soil baina, aldi berean, umorez zipriztindutako rural noir honetan.

Hurrengo saioak honakoak zaingo dira: El alfabeto negro: un repaso al género de la A a la Z. (maiatzaren 15ean, Noemi Pastor); Dime de dónde eres y te diré qué novela negra escribes. (maiatzaren 22an, Noelia Lorenzo Pino); eta azkenik, Brujas, sacamantecas, destripadores, ladrones de cadáveres, hombres lobo y otras gentes notables (maiatzaren 29an, Juan Mª Barasorda eta Martin Olmos).

Saio guztiak 19:00etan izango dira Foru Liburutegiko sotoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button