BERTSOTAN

Udabarria Bertsotan faseko saioak, Diman eta Muxikan

Diman eta Muxikan jokatuko dira gaur, maiatzak 11, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko saioak. Dimako saioa herriko eskolan izango da, eta Muxikakoa Ariatza auzoko eskoletan.

Gogoratuko duzuenez, aurreko astean hasi zen Udabarria Bertsotan sailkapen fasea Urdulizen eta Durangon jokatu ziren saioekin, eta bertan Aissa Intxausti izan zen garaile lehenengoan, eta Unai Mendiburu bigarrenean.

Gaur, bertsolari hauek kantatuko dute Diman: Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Iker Garitagoitia Astigarraga, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Koldo Gezuraga Seijido, eta Peio Lago Iturriaga.
Eta Muxikan bertsolari hauek arituko dira: Ana Picallo Perez, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Inazio Vidal Gurrutxaga, Maite Sarasola Isazelaia, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Vidal Gurrutxaga.

Fase honi buruzko informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button