BERTSOTAN

Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear

Gaur berton, hilak 8, hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Bakion eta Munitibarren jokatuko diren lehen bi saioekin.

Munitibarko saioan sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Ander Elorriaga Aresti, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Illart Gumuzio Larrazabal, June Diaz Franco eta Maite Sarasola Isazelaia. Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da.

Bakioko saioan sei bertsolari hauek egongo dira: Alexander Idoeta Anakabe, Asier Alcedo Cano, Imanol Uria Albizuri, Ion Barrocal Besga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Julen Ibarguengoitia Ordorika. Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da.

Datorren asteko eguenean, hilak 15, Balmasedan eta Orozkon izango dira saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button