ARTEA

Gabriel Cualladóren argazkiak, Zarauzko Photomuseumen

Zarauzko Photomuseum zentroak erakusketa berri bat inauguratu berri du: Gabriel Cualladóren (Massanassa, 1925-Madrid, 2003) Argazkiak. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 4ra arte. Espainiako Argazkigintza Sari Nazionala jaso zuen Cualladók 1994an,

Photomuseumen arabera, “Aagazkilari amateur eta autodidakta, argazkigintzan berandu zaletu zen. Garai hartan nagusi zen estetika tradizionalarekin apurtzen zuen estilo intimo eta pertsonala garatu zuen”.

Bere obra giza figuraren inguruan ardazten da.  Humanoa beti agertzen da isolatuta bere irudietan, egunerokotasunean itota-edo. Bere estiloaren harira, “bereizgarri ditu laztasuna eta hizkuntza fotografikoaren garbitasuna, baita estilo zuzen eta gizatiarra”. Cualladóren obra hiru atal zabaletan banatzen da: familiaren ingurunea, kanpo-argazkiak eta erreportajeak.

1960ko hamarkadan, Espainiako argazkigintza berritu zuen argazkilarietako bat izan zen; esaterako, 1959an La Palangana taldeko kide sortzailea izan zen, gerora Madrilgo Eskola deituko zenaren ordezkariekin batera.

Informazio gehiago: photomuseum.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button