ESZENA

Kultur Leioak udazkeneko programazioa iragarri du

Kultur Leioak egitarau oparoa ondu du udazkenari begira, bai eta bere hamargarren urteurrena ospatzeko ere. Guk, iraileko eta urriko programazioari erreparatuko diogu, eta batez ere arte eszenikoei.

Bada, irailaren 26an, Delreves konpainia katalanak dantza bertikaleko Guateque aurkeztuko du, Errekalde plazan, 22:00etan. “Zer bilatzen duzu gauez irteten zarenean? Guateque diziplina anitzeko ikuskizuna da, jai-gau batera eramaten gaituena. Beren beldurrak aditzera ematen dituzten bi pertsonaia”.

Urrian lau hitzordu interesgarri izango dira. Hasteko, 5ean, Valentziako Maduixa Teatre taldeak adin guztietako ikusleei zuzendutako Dot obra aurkeztuko du, Auditoriumean, 18:00etan.

Urriaren 11n, halaber, Madrilgo Teatro Español, Producciones Off y enTRAMAdos konpainiak Alistair Beaton dramaturgoak idatzitako Feelgood antzezlana taularatuko du, auditoriumean, 20:30ean. “Lan irristakorra, erraz katalogatu ezin dena eta antzerki izaera eta umore dosi handiak dituena, gai zail eta konprometituei buruz ari dena”.

Urriaren 19an, opera ardatz duen Opera Abeslaria izeneko obra antzeztuko du Euskal Herriko Deabru Beltzak & Tin Pan Alley konpainiak, Auditoriumean, 18:00etan. Familia osoarentzako musikala da. “Opera mundura hurbiltzeko era ludiko eta entretenigarria, handikeriari buruzko hausnarketa, hau guztia musika eta antzerkia lotzen dituen eta ñabarduraz beteriko errepertorio musikal aberatsa aurkezten duen ikuskizun batean”.

Urriaren 24an, Kataluniako Gelabert Azzopardi Companyia de Dansa konpainiaren txanda izango da. Cesc Gelabert antzezle eta koreografoak Cesc Gelabert V.O. aurkeztuko du, Auditoriumean, 20:30ean.

Azaroan eta abenduan ere izango da zer ikusi Leioan, baina horren berri aurrerago emango dizuegu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button