Nontzeberri

Moda eta ikus-entzunezko saioa Donostian

Moda atalaz Etxebarria (Roberto Etxeberria, 1975, Eibar) eta Mareunrol's bikotea (Mārīte Mastiņa eta Rolands Pēterkops, 1982, Letonia) arituko dira. Ikus-entzunezkoez, berriz, Xu bikote madrildarra (Marina Xu, 1984, eta Javi Xu, 1985) arduratuko da.

Etxeberria-k bere diseinuen aukeraketa bat aurkeztuko du propio egindako eszenaratzearen bitartez. Mareunrol's bikote letoniarrak berriz, Epizode 1 izeneko moda bilduma erakutsiko du, moda munduko bideo-sormeneko piezekin batera.

Xu bikote madrildarrak, halaber, doinu propioak, disko jartzaile saioak eta ikus-entzunezko piezak uztartzen ditu zuzenekoetan.

Moda eta ikus-entzunezko sormena batuko dituen ekimena MID_E Nazioarteko Jaialdia izeneko programak ondu du. Jaialdiaren erakusketa atala sormen garaikidearen bitartez sendotzea du helburu. Horretarako diziplina anitzeko ekitaldi berritzailea atondu du.

MID_E programa 2003 urteaz geroztik dago abian, eta gizartearekin lotzea xede duten adierazpideen inguruan ardazten da, arte, kultura eta industriako diziplina eta medioen interakzioaren bitartez, tartean, bideoa, moda, multimedia, komunikazio grafikoa edo arte eszenikoak.

Artelekuk bidalita

 

Exit mobile version